Deseraikiz

Formakuntzaren lan lerroak

Noiz hasi gaitezke sexualitatearen inguruan hitz egiten?
M
L

Ez dago adin aproposik, adin goiztiarretatik hasi eta helduetaraino jorratu beharreko gaia da honakoa. Maiz beldurrarekin egiten dugu topo. Ez dira txikiegiak izango? Haurtzarotik hasten gara sexualitatea hautematen eta aniztasuna da gai hau ulertzeko giltza.

Heziketa sexuala norberaren sexualitatearekin bizipen aberasgarriak izateko tresnak edukitzean oinarritzen da. Nola? Norberaren ezagutza sustatuz, adierazteko gaitasunak landuz eta besteekin elkarbizitzeko harremanen inguruan hausnartuz.

Nolakoak dira formakuntza tailerrak?
M
L

Bakoitzak bere bizipenen bidez ehuntzen du bere biografia, bakarra eta errepikaezina. Horrexegatik, hiztegia egokituz eta dinamika desberdinen bitartez, testuinguru bakoitzera egokituko gara. Gai eta kontzeptu konplexuak modu ulergarri eta eskuragarrian helarazten ditugu, gune seguru eta konfiantziazkoak sortuz. Fomakuntzak adibidez beteta egongo dira, hausnarketara bideratuko ditugu partaideak eta adinera egokituko diren jarduerak burutuko ditugu.

Zein da iraupena?
M
L

Denbora gehiago izateak aukera gehiago ematen du ideiak sakontasunez barneratzeko. Honek, alde praktikoari behar duen astia ematea ahalbidetzen du taldearen beharretara gehiago egokituz. Beharren arabera proposamena bidaliko dizuegu inongo konpromezurik gabe.

Hala ere, formakuntzaren iraupen minimoa 2 ordukoa da. Denbora minimo bat behar baitugu konfidantzazko giroa sortzeko eta nondik norakoak azaltzeko.

Zerbitzuetan agertzen diren aukerez gain, beste lan lerro batzuk ere badituzue?
M
L

Bai ! Gure oinarria sexualitatea da eta hortik abiatuz, beste zenbait gairekin lotu daiteke. Zerbitzu aukeren artean zure ideia agertzen ez bada, idatzi eta elkarlanean bide egokiena eraikiko dugu.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.