Deseraikiz

Itsaso Mendoza eta Lierni Iraeta gara, aniztasun sexualaren zirrikituak arakatu nahi ditugu

Gai eta termino konplexuak modu errazean transmititzen ditugu

Kaixo! Itsaso eta Lierni gara, Deseraikiz entitatearen atzean gauden bi lagunak.

Urteak daramatzagu aniztasun sexuala esparru desberdinetara gerturatzen arlo ezberdinetan: elkarteetan, udaletako programetan eta, batez ere, eskoletan, guraso, irakasle eta ikasleekin lankidetzan.

Bakoitzak bere bizipenen bidez ehuntzen du bere biografia, bakarra eta errepikaezina. Horrexegatik, hiztegia egokituz eta dinamika desberdinen bitartez, edozein adinean hausnartu daiteke honen inguruan. 

Gure helburua gai eta kontzeptu konplexuak modu ulergarri eta eskuragarrian helaraztea da. Testuingurura egokituz jarduten dugu beti, taldearen kohesioa sustatzea eta hizkera hurbila erabiltzea izanik gure lan tresna nagusiak. Horrela, sexualitatearen inguruko hausnarketarako gune seguru eta errespetuzkoak sortzea dugu xede.

Bide honetan, erronka berriak aurkitu ditugu, eta horiei erantzuteko, behar eta testuinguru bakoitzera egokitzen diren formakuntza-proposamenak ditugu. Gure zerbitzuen atalean aurkituko dituzuenak gida orokor modura ulertu behar dira, beti moldagarriak, bai adinaren bai ordu kopuruaren arabera.

Irrikitan gaude zuen errealitatera gerturatzeko!

bezeroak

Egunerokotasuna

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.